Gaur egungo nazioarteko eta lekuko rock banda onenak eskartuko dira musika-jaialdien egutegian ezinbestekoa bihurtu den festibalean.

Musika “festibaleroa”, folk, blues, mota guztietako rock&rolla: hard, death… eta punk-aren hainbat erreferentzia osatzen dute iruña rock-eko hirugarren edizioan disfrutatuko dugun musika eskaintza.

Taldeak baieztatuak ikusi

Skindred

Ekartzen duen ikuskizuna, kanta pozgarriez beteta, erabateko festa bat dela esaten du taldeak. Bere azken lana ekarriko digute. Batzuk oso fuertea eta ohizko baina oldakorra dela diote, baita kriston rock baladekin ere.

Gatillazo

Lehenengo edizioan egon ondoren, Evaristo Páramos nahasezinak komandatutako punk-aren klasikoa

Auxili

Valenciako taldeak bere burua aurkezten du reggae banda gisa, nahiz eta hau rap, ska edo elektronikarekin nahastu. Iruñera bere musika aldarrikatzailea ekarriko dute, bere Tresors izeneko azken diskaren abestiekin eta 2005etik metatu dituzten musika-baliabideekin.

Anier

Espainiako emakume raperoen artean berehala kokatu eta bereganako arreta lortu duen Barcelonako rapera gazte dena.

Modus Operandi

Betagarri eta Vendetta-ko zenbait kide elkartzen dituen Iñaki Ortiz de Villalabaren proiektua Iruña Rock-era dator ska musika ardatz duen bere lehen diska aurkezteko.

Flitter

Nafar bandaren ibilbidearen 30 urte berehala beteko dira. Bere aberastasun musikalak eta askotariko errepertorioak ezinbesteko zuzeneko banda batean bihurtzen dute, diska entzutearen esperientzia hobetzen duenak, ez alderantzikoa.

Segismundo Toxicómano

2015ko gelditzearen ondoren, gazteiztarrek 2017an itzuli ziren bere 20. urteurreneko birarekin eta ordutik penintsulako punk ekitaldi garrantzitsuenetan egon dira.

Hamlet

Madrildarrek kritika eta entzuleen artean primerako harrera izan duen azken diska, “Berlin” izenekoa, aurkeztuko digute. 1987tik agertokiak metalez betetzen, orain agretsibitate eta pasai melodikoen arteko bidaia egiten duen diska dakarte.

Sara Hebe

Argentinako hip-hop kantari ospetsuenetako batek bisitatuko du Iruña Rock eta bere arma boteretsuenak erakutsiko dizkigu: kanten hitzak, antzezpena eta agertokian erakusten duen erabateko energia.

Sons of Aguirre

Iruña Rock-en erakutsiko digute jotzen duten rap-metal eta rap-politikoa kriston jarrerakin. Bertan entzungo ditugu hitz satiriko eta txantxetakoak eguneko gai nagusiak kritikatzen: alegia, kapitalismoa, matxismoa, ezberdintasun sozialak edo korrupzioa.

Las Sexpeares

Barakaldarrak ikuspegi nazionalan bere txokoaren bila dabil bere kontzertuen bidez. Bertan ikusiko dugu punk hutsa, metala eta grunge une melodikoekin ere.

Kaos Urbano

Lan nekeza izan arren, Madrilgoek Streetpunk-aren erreferentzia bat izatea lortu dute. Iruña Rock-en, bere hitzak, punk eta oi-an blai, erakutsiko dizkigute.

Zea Mays

Aitortutako 20 urteko musika-karrerarekin, Aiora Renteria buru izandako rock taldea Iruña Rock-en lehen aldiz egonen da, kontzertu hunkigarri eta indartsu batekin primerako kantuz osatua.

La Pegatina

Agertokietan ikus daiteken pizgarri emozional onena bezala aurkezten dute bere burua. Lehen aldiz Iruña Rock-en ditugu izugarrizko arrakasta Madrilen eta Barcelonan lortu ondoren bere ikuskizun ezberdin, energiko, alai eta dantzagarriarekin.

La M.O.D.A.

Madrileko Wizink-a lepo egin ondoren historikoa izan den kontzertuan, Iruña Rock-era itzultzen dira. Folk, blues eta rock&roll-a zuzenean dakarte konpromisu sozialez beteko hitzekin.

Soziedad Alkoholika

Sasoi onean dagoen banda gure musika-jaialdira itzultzen da. Gazteiztarrak, 2017ko Iruña Rock-en erreferentzia izan ondoren, trash metal beteko zuzena berriz eskainiko digute.

Turbonegro

30. urteurreneko biran, Noruegako banda jaialdiaren buru izango dira. Entzuleek gozatuko dute kontzertu dibertigarri batekin, hard-rock, punk eta death-rock-ez beteta. Bertan, ”Rocknroll Machine”, otsailan aurkeztutako azken diska, ezagutuko dugu.

Taldeak

Jaialdiko line-upa

Berriak

Albiste eta sorpresa

Esparrua

Nola iritsi

Sarrerak

Erosi abonu bi egun

Iruña Rock 2019 se une, como en las ediciones anteriores de 2017 y 2018, a la iniciativa #metachodemacho en contra de las actitudes machistas y dejando claro que estas actitudes y  comportamientos no tienen cabida en el festival.
¿Quién dice cómo tiene que ser un hombre sólo por ser hombre?

ANTOLATZEN DUTE

LAGUNTZEN DUTE

BABESTEN DUTE