• Iruña Rockeko antolatzaileek La Polla Recors, gaztelaniazko punk rockaren aitzindaria eta erreferentea, eta hainbat belaunalditarako ikonoa, martxoaren 19an talde nagusia izango dela baieztatu du.
  • El Drogas, Onza, Bala, Mafalda, Boikot eta Los de Marras taldeek itxiko dute Iruña Rock Jaialdiaren laugarren ediziorako iragarritako kartela eta bigarren urtez jarraian Nafarroa Arenan ospatuko da.
  • Rock, punk, hardcore, ska, funk edo reggae musikako lan berrienak Iruñera ekarriko dituzten hogei talde dira.

Musika erreferente handiak, beteranotasuna, rockaren oraina, disko berrien sustapena eta musika proiektu berriak: Iruña Rock Jaialdiarenbigarren eta behin betiko iragarpenak osagai horiek guztiak bateratzen ditu, 2020ko martxoaren 19an, 20an eta 21ean Nafarroa Arenanegingo den hitzordu berrirako.

Iruña Rockektalde garrantzitsu bat agindu zuen martxoaren 19rako eta gaur La Polla Recordstaldeak ‘Ni descanso, ni paz!’Biraren barruan Nafarroa Arenan geldialdi berezia egingo duela baieztatu du.

Arabarren presentzia mugarritzat jotzen da antolakuntzaren aldetik; izan ere, gure herrialdeko musikaren historian eragin handiena izan duen taldeetako bat da, belaunaldi bateko soinu-bandaren parte dira bertako abestiak, eta 16 urteko erretiroaren ondoren aurten arrakasta handiz itzuli dira oholtzetara.

La Polla Recordseniragarpena, gainera, bat dator rock nazionalaren beste figura garrantzitsu baten baieztapenarekin, El Drogas, aurten ere eszenatokietara itzuli dena eta lehen aldian Iruña Rockenbere lan berria aurkezteko:‘Solo quiero brujas en esta noche sin compañía’.

Bi talde hauen beteranotasuna Onza taldeko gaztetasunarekin edo Desakato taldeko abeslari izandako Pepo Martinezen musika-proiektu berriarekin aurre egiten dute; edo, Ciudad Jara, La Raízeko lider, konpositore eta abeslariaren formazio berria; edo egungo rockean erreferentzia diren taldeen lanak, hala nola, Bala, Boikot, Los de Marras edo Mafalda.

Horiek guztiak duela 3 aste iragarritako lehen taldeekin bat egin dute, eta horien artean erreferente handiak daude, hala nolaKase O, Su Ta Gar, Koma, Los Chikos del Maíz edoSegismundo Toxicómano; nazioarteko erreferentziak, hala nola The Baboon Show;Virenque edo Lendakaris Muertostalde Nafartarrak, Aphonnic bezala finkatutako taldeak, edo gazteenak, The Lizards, Nativa edo Ira.

Horrez gain, Iruña Rockeko antolatzaileek baieztatutako 20 taldeen  eguneko banaketa baieztatu du eta bigarren urtez jarraian Nafarroa Arena , rock, punk, hardcore, ska, funk edo reggae doinuekin betetzea espero dute.

Martxoaren 19an, osteguneanLa Polla Records, Su Ta Gar eta Onzataldeek Jaialdia irekiko dute. Ostiralean, hilak 20,Kase O, Lendakaris Muertos, Los Chikos del Maiz, Boikot, Mafalda, Bala, Nativa eta Virenque taldeen txanda da. Larunbatean, hilak 21,  El Drogas, Koma, Segismundo Toxicómano, The Baboon Show, Ciudad Jara, Los de Marras, Ira, The Lizards eta Aphonic jaialdia itxiko dute.

Iruña Rock Jaialdiaren laugarren edizioa, Irufest Produccionesek Nafarroa Arenan antolatua,2020an berri garrantzitsuak izango ditu, hala nola data aldaketa eta jaialdiko beste egun bat sartzea.Oraingoz, publikoak gogo handiz hartu du 2020ko edizioa, eta lehen orduetan prezio berezi batekin atera ziren lehen 1.000 abonuak agortu zituzten.

2020ko edizioaren diseinuan oso kontuan hartu dira aurreko edizioetan bertaratutakoek emandako iritziak, bereziki 2019koa.Horrela,Nafarroa Arenakobarrutiari esker, musikariek eta bertaratutakoek nahi zituzten baldintza musikalak eta logistikoak bete ahal izan dituzte, alde baloratuenetako batzuk galdu gabe, hala nola, barretako prezio herrikoien politika mantentzea, ‘Food trucks’-ak mantentzea, edo elkartasun edo kontzientziazio kanpainei atxikitzea.Oraingoz, irunarock.com/sarrerak/orrialdean eros daitezke 3 eguneko bonuak, 70 euroko prezioan, gehi kudeaketa-gastuak.Eguneko sarrerak, erabilgarri izanez gero, datozen egunetan jarriko dituzte salgai. Gainera, deskontuak izateko aukera egongo da Nafarroako Gazte Txartelaren titularrentzat.

IRUÑA ROCK PROIEKTUA

Iruña Rock proiektua 2016an sortu zen Irufest Producciones SLren eskutik.Sortu zenetik, lehen mailako musika nazionaleko jaialdi bihurtzeko lan egin da, bai azpiegituretan, bai artistikoki, gaur egungo rock talde nazional onenak Iruñera ekartzea bilatzen duena, estilo ezberdinak nahastuz eta Iruñean zegoen espiritua zuzeneko rock topaketa handietatik berreskuratuz.