‘Inside Your Head’ hirugarren diskoarekin iritsiko dira Iruñera. Bartzelonako hirukotea, punk eta hard rock doinu indartsuarekin, Joan Jett, Motörhead edo Misfitsen eraginekin. Besteak beste, Nashville Pussy, The Sisters of Mercy eta The Avengers nazioarteko artistekin partekatu dute eszenatokia.